Soinu postalak

Soinu* Postalak emozioetatik pandemia garaian.

2020 Postalak Donostian sortutako gune esperimentala da elkar topatzeko, entzuteko eta hitz egiteko. Gune berri bat da pandemia garaian sentitzen ditugun emozioei buruzko narratiba kolektibo bat eraikitzen lagunduko duena, sendatzailea izango dena, eta ez duena inor atzean utziko. Hasiera batean, idatzizko postalen bidez partekatu ditugu gure emozioak. Orain, berriz, soinu postalen bidez egingo dugu, jarraian entzun ditzakezunak.

PODCAST. 1. ATALA

2020 Postalak. Idatzizko postaletatik soinu postaletara.

05.03.2021. EUSKERA

Kapitulu honetan Aizpea Arregirekin, Axen Egañarekin eta Sorkunde Jakarekin hitz egin dugu, Postales 2020 proiektuarekin hasitako lehen etapari buruz. Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailea ere bisitatu genuen, eta harekin hitz egingo dugu proiektuaren lehen etapan izan zuen parte-hartzeaz.

PODCAST. 2. ATALA

Komunitatearen eginkizuna zainketetan.

05.06.2021. GAZTELANIAZ

Aitziber Aierbe, Sara Mchichou eta Xenki Berhorekin hitz egin dugu komunitateak zainketan duen zereginaz. Mafalda Saloio bisitatuko dugu OnDoKo proiektua ezagutzeko.

PODCAST. 3. ATALA

Haurrak pandemian.

05.10.2021. EUSKARAZ

Aitziber Aiesta, Rafa Buitron eta Mertxe Pecharromanekin hitz egingo dugu, haurrek eta nerabeak pandemia nola bizi izan duten azaltzeko. Gainera, Arbolare proiektua ezagutuko dugu.

PODCAST. 4. ATALA

Gaitasunak eta mugak.

05.13.2021. GAZTELANIAZ

Aintzane Muguruza, Aitziber Uriarte eta Koro Urbizurekin hitz egin dugu. Halaber, CECADI aniztasun funtzionala duten pertsonentzako ikus-entzunezko trebakuntza-zentroa ezagutuko dugu, Ibon Onandiaren eskutik.

PODCAST. 5. ATALA

Arkitektura, hirigintza eta hiri diseinua.

05.17.2021. EUSKARAZ

Izaskun Aseginolaza, Koldo Telleria eta Miki Lamedicarekin hitz egin dugu arkitektura, hirigintza eta hiri diseinua duen zereginaz. Halaber, Carlos Arruti eta Anabel Varona bisitatuko dugu Maushaus proiektua ezagutzeko.

Arkitektura, hirigintza eta hiri diseinua

PODCAST. 6. ATALA

Dilemak eta kontraesanak.

05.20.2021. GAZTELANIAZ

Txomin Campo, Nekane Urieta eta Ainara Marigilekin hitz egin dugu pandemian ditugun kontraesan eta dilemen inguruan. EHUk bultzatutako “aldaketaren sukaldaritza” proiektua ere bisitatu genuen.

PODCAST. 7. ATALA

Umorea.

05.24.2021. EUSKARAZ

Zazpigarren soinu postal honetan Nerea Arriola, Ane Labaka eta Xabier Otaegirekin umorearen bueltako mundu emozionalaz aritu gara eta Barrexerka proiektua bisitatu dugu ere. Zailtasunen eta ezjakintasunaren aurrean, barrearen txertoa.

PODCAST. 8. ATALA

Erresilientziatik laguntzea.

05.27.2021. GAZTELANIAZ

8. soinu postal honetan, Irene Louvelli eta Maribel Pizarrorekin hitz egingo dugu, nahiz eta pandemiak zama emozionala eragiten dien, beste batzuei laguntza eskaintzen dieten pertsonen rolari buruz. “Pertsona” proiektua ezagutzeko Blanca Lasheras ere bisitatuko dugu.

PODCAST. 9. ATALA

Lehen aldiak.

05.31.2021. EUSKARAZ

Ander Álvarez, Paula Díaz eta Lourdes Etxaberekin hitz egingo dugu pandemia kendu digun lehen aldi horiei buruz. Andoni Luis Aduriz ere bisitatu genuen, Mugaritzen “Lehenengo aldiak” proposamena ezagutzeko.

PODCAST. 10. ATALA

Glokal.

06.03.2021. GAZTELANIAZ

Elisabeth Wasa, Jorge Millán eta Eva Salaberriarekin gogoeta egingo dugu gure eguneroko bizipen eta errealitateetan distantziak eragiten dituen emozioei buruz. Mikel Casal ere bisitatuko dugu, Donostiatik mundu osoko argitaletxe eta komunikabideetarako ilustratzea nolakoa den aztertzeko.

PODCAST. 11. ATALA

2030 Postalak.

06.17.2021. EUSKARAZ & GAZTELANIAZ

2030erako bidaia honekin, amaiera emango diogu Postalak 2020 proiektuaren bigarren etapa honi. Bidaia handiak oroitzeko izaten den irribarrearekin amaitzen dugu etapa hau, baina baita etortzekoak imajinatzeko izaten den ilusioarekin ere.

Nola sentitzen zara egun pandemia dela eta?

Parte hartu Soinu postalak egitasmoan 674 424 443 erantzungailu automatikoan mezu bat utziz edo WhatsApp bidez ahots-ohar bat bidaliz. Gehiago jakin nahi al duzu?

Soinu postalak astelehenero eta ostegunero emango dira DK Irratian, FM 107.4 (Donostia).

Ikusi ondokoa