Postalak2020 bidaiaren lehen etapako koadernoa

2020ko uztailetik irailera bitartean, bidaia zoragarri bati ekin genion, eta, haren bidez, nola sentitzen garen adierazteko eta partekatzeko aukera izan dugu.

Lehen etapa deitu dugun honetan, bidaia postalen bidez egin dugu. Haiek lagundu digute, ez bakarrik nola sentitzen garen hausnartzen eta pandemia garai hauetan izaten ari garen emozioak partekatzen, baizik eta, baita ere, krisi honek oso pertsona desberdinetan duen eragin emozionala agerian uzten.

Orain arte egindako guztiak proiektuan aurrera egiten jarraitzera bultzatzen gaitu, erresilientzia komunitarioaren eraikuntzan emozioen kudeaketa kolektiboak duen potentzial eraldatzailea aztertzeko. Baina, lehenago, atzera begiratu nahi izan dugu, eta lehen etapa hau zer izan den aztertu.

Zertaz hitz egin dute postalek?

Jasotako postal guztiak aztertu ditugu, edukiak eta esanahiak modu sistematikoan antolatu ahal izateko. Postontzien bidez iritsitako postalak Postalak2020ko taldekideek aztertu dituzte, zeinek bere ikuspegitik eta ikerketa-arloan egindako ibilbidean oinarritua.

Oporretan Euskaraz udal programaren bidez parte hartu duten haurren postalak Euskal Herriko Unibertsitateko KideOn ikerketa taldeko kideek aztertu dituzte.

Lehendabiziko postal-multzoan, sei gai nagusi identifikatu dira:

  1. Eguneroko errealitatean bat-bateko aldaketak eragindako ziurgabetasuna.
  2. Bizi dugun karrusel emozionala.
  3. Pandemiaren sinbolo bihurtu diren elementuak.
  4. Bizi dugun egoerak pertsonengan izan duen eragina, mota askotakoa.
  5. Erreferenteak eta gidak.
  6. Egoerari aurre egiteko estrategiak, eta bidean ikasitakoa.

Honakoak deskargatu ditzakezu hemen lehen etapa hau laburbiltzen duen dokumentua:

Deskargatu Koadernoa 1. etapakoa

Oporretan Euskaraz

Oporretan Euskaraz udal programako haurrek lagundu dieten emozioak eta sentimenduak landu dituzte postalak sortuz. Horiek aztertzen ari da Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa-talde bat, eta laster izango duzu atal honetan sartzeko aukera.

Postaletatik ilustraziora

Ainara Azpiazuk egindako ilustrazio bat aurkezten dugu pieza honetan. Artistak bere erara interpretatu du postalen edukia. Artelan horretan, proiektuaren jatorrian bezala, praktika artistikoek errealitateari  begiratzeko eskaintzen diguten modua bilatzen dugu, begirada halako bat, beste esanahi batzuk  aurkitzeko aukera eman eta, Denon Onura lortzeko, desberdinen arteko elkarreragina bideratu ahal izateko.

“Irudi honek Postalak2020 proiektuaren nire interpretazio artistiko subjektiboa irudikatzen du. Posterra egiteko ardatz bezala hautatutako kontzeptua zigiluak izan dira, hau izan da oinarria, ondoren irudia garatzeko. Zigiluak postal guztietan daude, bidaiari eta elkarrekin konektazeari lotutako kontzeptua da, baita konexio horren memoriari ere. Honela, zigiluak leiho bailiran irudikatu ditut, leihoek barrua eta kanpoaren arteko harremana sortzen duen markoa dela kontuta hartuta. Leihoak konfinamendu garaian ezinbesteko elementu izan dira gu denontzat, eta interesgarria iruditu zait bi kontzeptu hauen artean sortzen zen irudiari heltzea. Postalak 2020 proiektuaren baitan jasotako testuetan garrantsitsutzat jotzen diren emozioak ere kontutan hartu ditut edukia islatzeko garaian. Hauek mingarriak zein gozoak izan dira, eta denei tarte egin nahi izan badiet ere, esperientzia honek gugan utzitako itxaropena eta resilientzia azpimarratu nahi izan ditut. Asmo honekin bat egiten duten koloreak aukeratu ditut horretarako.”

Ainara Azpiazu

Descargar ilustración