Zer da 2020 Postalak?

2020ko Postalak proiektu bat da, aztertu nahi duena emozioen kudeaketa kolektiboak zer eraldatze ahalmen duen bizitzea tokatu zaigun garai nahasi honetan. Horretarako, postalen bidez nola sentitzen diren partekatu nahi duten pertsona kate bat sortu dugu. Horrela, parte hartzen dutenek postal bat bidali eta beste bat jaso dute, baina ez da ohiko posta truke bat izan. 

• Postalak anonimoak ziren. Parte hartzen zutenek ez zekiten nori ari ziren idazten, ezta jaso zuten postala norena zen ere. Izena (abizenik gabe) eta adina jartzeko eskatu genien, hori besterik ez. Postala irakurtzen duenari testuingurua ematea zen horren asmoa. 

• Jasotako postal guztiak 2020ko postalak taldearen eskuetatik pasatu dira. Talde horrek etiketa bat jarri dio postal bakoitzari, eta ohar, erreferentzi bat, esaldi edo hausnarketaren bat idatzi du han, irakurri duen postalak iradoki dionarekin. 

• Postal guztiak www.2020postalak.eus web orrian partekatu dira. Hala, postala bidalita ekimen honetan parte hartu duten pertsona guztiek hantxe ikusi ahal izan dute hura, eta hura irakurtzeak iradoki digun esku-hartzea begiratu. Era berean, postalik bidali ez duten pertsonak inspiratzeko ere balio izan du ekimenak; izan ere, webean badira, pandemia garai honetan izaten ari diren emozioei buruzko hausnarketa egiteko modua izango baitute haiek ere. 

Nola har dezakezu parte?

Bidaiaren hurrengo etapari forma ematen ari gara. Laster jakinaraziko dizuegu web orri honetan nola parte hartu proiektuan.

Nola bidal dezakezu postala?

Postalak biltzeko fasea amaitu da.

Zergatik sortu da Postales 2020?

2020ko martxoan gelditu egin zen gure mundua, batere uste eta ezagutzen ez genuen gauza baten ondorioz. Pandemia global bat, COVID19arena, orain arte izan ez den osasun, ekonomia eta gizarte larrialdia ekarri duena. Egun batetik bestera seko aldatu da gure bizimodua, eta larrialdi honek ekarri dizkigun egoera berri askori aurre egin beharrean izan gara.

Maite ditugun pertsonak galtzea, mugigarritasunean eta joan-etorrietan murrizketak izatea, askatasun batzuk gutxitzea, telelana egitea, lana eta zaintza uztartzeko arazoak izatea, autonomia galtzea, elkarrekin bizitzeko zailtasunak izatea, lo, elikadura eta kontsumo ohiturak aldatzea, isolamendu fisikoa, eskolak eta gune komunak ixtea, ohitura eta harreman modu berriak sortzea, estutasun ekonomiko eta laboralak edukitzea, osasun-arazoak eta abar izatea larrialdi honek dakartzan ondorioen adibide batzuk besterik ez dira, aurre eginarazten eta sentitzen garen bezala sentiarazten digutenak. Hor dugu, konparazio baterako, tristura, larritasuna, beldurra, nahasmena, ilusioa edo itxaropena. Emozio asko, batzuetan ezagutu ere egiten ez ditugunak eta oraindik eta gutxiago esplikatu.

Testuinguru horretan sortu da 2020ko postalak. Bi helburu dituen proiektu esperimentala da:

Aldaketa handiko garaia dugu, lehen ez bezalako Donostia bat eraikitzeko garaia, eta lehengoa baino hobea izateko, larrialdiak eragindako kalte emozionalak on egiteko moduan konpondu behar dituena. 2020ko postalak-ek proposamen esperimental honen bidez lortu nahi duena da ekarpen bat egitea, ateratzen diren ikasketekin garai berri hori eraikitzeko, denok ala denok ere parte sentitzeko moduan eraikitzeko.