2020 Postalak Donostian sortutako gune esperimentala da elkar topatzeko, entzuteko eta hitz egiteko. Gune berri bat da pandemia garaian sentitzen ditugun emozioei buruzko narratiba kolektibo bat eraikitzen lagunduko duena, sendatzailea izango dena, eta ez duena inor atzean utziko. Hasiera batean, idatzizko postalen bidez partekatu ditugu gure emozioak. Orain, berriz, soinu postalen bidez egingo dugu, jarraian entzun ditzakezunak.
Kapitulu honetan Aizpea Arregirekin, Axen Egañarekin eta Sorkunde Jakarekin hitz egin dugu, Postales 2020 proiektuarekin hasitako lehen etapari buruz. Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailea ere bisitatu genuen, eta harekin hitz egingo dugu proiektuaren lehen etapan izan zuen parte-hartzeaz.
Aitziber Aierbe, Sara Mchichou eta Xenki Berhorekin hitz egin dugu komunitateak zainketan duen zereginaz. Mafalda Saloio bisitatuko dugu OnDoKo proiektua ezagutzeko.
Aitziber Aiesta, Rafa Buitron eta Mertxe Pecharromanekin hitz egingo dugu, haurrek eta nerabeak pandemia nola bizi izan duten azaltzeko. Gainera, Arbolare proiektua ezagutuko dugu.
Aintzane Muguruza, Aitziber Uriarte eta Koro Urbizurekin hitz egin dugu. Halaber, CECADI aniztasun funtzionala duten pertsonentzako ikus-entzunezko trebakuntza-zentroa ezagutuko dugu, Ibon Onandiaren eskutik.
Izaskun Aseginolaza, Koldo Telleria eta Miki Lamedicarekin hitz egin dugu arkitektura, hirigintza eta hiri diseinua duen zereginaz. Halaber, Carlos Arruti eta Anabel Varona bisitatuko dugu Maushaus proiektua ezagutzeko.
Arkitektura, hirigintza eta hiri diseinuaTxomin Campo, Nekane Urieta eta Ainara Marigilekin hitz egin dugu pandemian ditugun kontraesan eta dilemen inguruan. EHUk bultzatutako “aldaketaren sukaldaritza” proiektua ere bisitatu genuen.
Zazpigarren soinu postal honetan Nerea Arriola, Ane Labaka eta Xabier Otaegirekin umorearen bueltako mundu emozionalaz aritu gara eta Barrexerka proiektua bisitatu dugu ere. Zailtasunen eta ezjakintasunaren aurrean, barrearen txertoa.
8. soinu postal honetan, Irene Louvelli eta Maribel Pizarrorekin hitz egingo dugu, nahiz eta pandemiak zama emozionala eragiten dien, beste batzuei laguntza eskaintzen dieten pertsonen rolari buruz. “Pertsona” proiektua ezagutzeko Blanca Lasheras ere bisitatuko dugu.
Ander Álvarez, Paula Díaz eta Lourdes Etxaberekin hitz egingo dugu pandemia kendu digun lehen aldi horiei buruz. Andoni Luis Aduriz ere bisitatu genuen, Mugaritzen “Lehenengo aldiak” proposamena ezagutzeko.
Elisabeth Wasa, Jorge Millán eta Eva Salaberriarekin gogoeta egingo dugu gure eguneroko bizipen eta errealitateetan distantziak eragiten dituen emozioei buruz. Mikel Casal ere bisitatuko dugu, Donostiatik mundu osoko argitaletxe eta komunikabideetarako ilustratzea nolakoa den aztertzeko.
2030erako bidaia honekin, amaiera emango diogu Postalak 2020 proiektuaren bigarren etapa honi. Bidaia handiak oroitzeko izaten den irribarrearekin amaitzen dugu etapa hau, baina baita etortzekoak imajinatzeko izaten den ilusioarekin ere.
Entzun hemen herritarrek bidalitako ahots-oharrak