Altzako hurbileko merkataritzak proiektuaren zabalkuntzan parte hartu du

Postales 2020n Altzako 9 establezimenduren lankidetza izan dugu. Maiatzean eta ekainean, irrati- kaseteak uzten dizkiete bezeroei, kapitulu batzuk entzuteko. Horrela, eta haien konplizitateari esker, auzotarrei proiektua deskubritzen laguntzen zaie, nahiago duten moduan jarraitzeko: alderdi digitalean (proiektuaren webgunean) nahiz analogikoan (DK Irratian).

Haien lankidetza funtsezkoa da, hurbileko merkataritza herritarren arteko elkargune nagusietako bat baita, eta, beraz, loturak, harremanak eta komunitatea eraikitzeko funtsezko gunea. Horrexegatik da hain garrantzitsua proiektu honetan parte hartzea. Izan ere, auzoko merkatarien bidez, nola sentitzen garen azaltzeko elkarrizketak sor ditzakegu, gure eguneroko bizitzaren parte garrantzitsu bat bizi dugun gune naturaletan sortu ere, hurbileko modu batean eta konfiantzazko ingurune batetik abiatuta.

Eskerrik asko irrati-kaseteak eskaintzen proiektuan parte hartu duten establezimendu guztiei: Cristina Riveiro farmazia, Yolanda Moreno farmazia, Gaztelurrutia farmazia, Marisa Colías ileapaindegia, Telesol Electrodomésticos, La más kuki, Conchi jantziak eta Nuñez burdindegia. Varona Zahar Etxeak ere parte hartzen du.