Herritarren soinu postalak

Zure soinu postala partekatu nahi al duzu?

Pandemia dela eta, une honetan nola sentitzen zaren partekatu dezakezu 674 424 443 telefono-zenbakian erantzungailu automatikoan mezu bat utziz edota WhatsApp bidez ahots-ohar bat bidaliz. Jasotako soinu postal guztiak atal honetan partekatuko dira, eta horietako batzuk proiektuko podcast-etan gehituko dira.

Soinu postalen bitartez, pandemiaren emozio artxiboa sortzen jarraitu nahi dugu, gure burua ezagutzen, babesten eta ulertzen lagunduko diguna, emozioen kudeaketa kolektiboaren indarra arakatuz.