Postalak 2020

Idatzizko* postalak emozioetatik pandemia garaian.

Uztailean, bidaia zoragarri bati ekin genion, eta, postalen bidez, bizi dugun pandemia garai hauetan nola sentitzen garen azaldu genuen. Hemen, behean, 2020ko Postalen Katea osatu duten pertsonek bidaiaren lehen etapan elkarrekin trukatu dituzten postal guztiak aurkituko dituzu. Haiekin, emozioen artxibo bat sortu dugu, nork bere burua ezagutzeko, elkar lagundu eta elkar ulertzeko balio duena. Gehiago jakin nahi baduzu, hemen irakur dezakezu bidaiaren lehen etapa deskribatzen duen dokumentua.