Datu Pertsonalak Babestea
Datuak babesteko lege-arauetan ezarritakoarekin bat, jakitera ematen dugu “Postalak2020” proiektuan parte hartzen duten pertsonen datu pertsonalak Donostiako Udalak tratatuko dituela, eta hura izango dela tratamenduaren erantzulea. Donostia Lagunkoiak eta Medialab Tabakalerak kudeatuko dute informazioa, tratamenduaren arduradunak izango baitira. “Postalak2020” proiektuan parte hartzen duten pertsonei buruzko informazio pertsonalaren tratamenduak helburu bakarra izango du: ekimenaren oinarrietan aipatzen den itzultze-postala komunikatu eta bidaltzea.
Datuok tratatzea zilegi da bi oinarri hauengatik: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorreko 6.1.a) artikulua −interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeko adostasuna eman badu helburu zehatz bati edo gehiagori begira− eta testu bereko 6.1.e) artikulua −tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko−. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, eta 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
Bestalde, tratatzen diren datu pertsonalak behar den denboran gordeko dira, “Postalak2020” proiektuaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren neurrian, batetik, eta, bestetik, helburu horretatik eta datuen tratamendutik erantzukizunik sortuz gero, horiek zehaztu ahal izateko. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko arauetan xedatutakoa aplikatuko da.
Ez da aurreikusten datuak hirugarrenei jakinaraztea, ez eta hirugarren herrialde edo nazioarteko erakundeei transferitzea ere, legezko betebeharra denean izan ezik.
Erasandakoek datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, bai eta datuak babesteko lege-arauetan jasotako beste eskubide batzuk ere, hala dagokionean, Donostiako Udalean (Ijentea 1, 20003 Donostia). Norbaitek bere eskubideak baliatu nahi izan dituenean ez badiote behar bezalako arreta eman, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 3. solairua – 01008 Vitoria – Gasteiz. Hala ere, hori baino lehen, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio Datuak Babesteko Donostiako Ordezkariari: dbo@donostia.eus.
Eskubideak lagatzea
“Postalak2020” proiektuan parte hartzen duen pertsonak ziurtatzen du bidalitako postalaren egilea dela eta haren edukiari lotutako eskubideen titularra dela. Eskubide horietatik, Donostiako Udalari doan lagako dizkio ondoren aipatzen diren ekimenak garatzeko beharrezkoak direnak:
Parte hartzaileak baimena ematen dio Donostiako Udalari postala bidal diezaion, parte hartu ondoren −eta ekimenaren oinarrietan jasotzen den bezala−, proiektuan parte hartzen duen beste pertsona bati.
Jasotako postalak www.2020postalak.eus webgunean argitaratuko den artxibo digital batean sartuko dira. Postal horiek proiektua komunikatzeko erabili ahal izango dira, hainbat bidetatik (off line, on line eta sare sozialak, besteak beste), eta proiektu honi lotua egin daitekeen erakusketa birtual eta/edo presentzial batean ere sartu ahal izango dira.
Gainera, artxibo digital horretan bildutako materiala, COVID19 krisialdia dokumentatzeko balio handiko ondare kolektibo ez-materiala osatzen duela ulertuta, San Telmo museoan gordeko da, “2020. Pandemiaren lekukotzak: gure orainaren antropologia” ekimenean sortutako materialekin batera.